Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera zeuBLOG
Dokumentu Akzioak

"wokaeuskadi09": Lan apur bat gehiago...

Josu Ansola-(e)k egindaposted at 2009/05/18 17:58 Azken aldaketak 2009/10/05 13:26

Badirudi gaurkoan galdera bakar bat izan behar dugula buruan. Egia esan, maila txikiago batean azken 6 hilabetetan behintzat, denon artean izan den galdera bat da. Honaino, berri gutxi. Oraingoan ordea beste eskala bateko hausnarketa proposatzen digute eta orain artekoak plazaratzeko aukera izan daiteke. Hona hemen gure ekarpena (hiru ikuspegitan banatuta, bakoitzaren partaidetzaren arabera. Enpresa, Administrazioa eta Gizartea)

wokaeuskadi


1.- Zalutasun apur bat: (Enpresa) Kudeaketa ereduak, planifikazioa, hausnarketa estrategikoa eta abarrak ildo beretsuan joan dira orain arte. Badirudi etorkizuna aurreikusteko gai izan behar garela. Diru-laguntza politikak eta ahokulariok badaukagu erru apur bat kontu honetan. Baina orain dela 25 urte baliogarriak ziren eredu hauek gaur egun kaltegarriak ere badira. Zalutasun gehiago behar dugu enpresetan. Planifikazioa ez da erlijio bat eta noizean behin baino gehiagotan alde batera utzi eta egunero egin beharreko bideari ekin beharko genioke. Beldurra ere sartzen zaigu barreneraino hau pentsatzean. Planifikatuta ez badaukagu segurtasun eza nagusitzen da. Baina horrekin bizitzen ikastea besterik ez daukagu. Hemen ez da inolako segurtasunik eta. Beste eredu bat posible da.


2.- Polizentrismorantz (Administrazioa): Gaur egungo egituraketa politikak, nahiz eta batzuk beste era batera izan behar direla esan eta aurretik ere aipatu izan kontu hau, lurralde zentrismora zuzenduta daude. Teknologi Parkeak, garraio intermodalen egituraketa, kultura eta turismo zentroak, den denak hiriburuetan edo hauetatik oso gertu lokalizatzen dira. Inguruko herriak ahaztuta, pixkanaka-pixkanaka hiltzen doazelarik. Askotan entzun izan dut “ze polita dago Bilbo azken urteotan, orain dela 20 urte ikusiko bazenu....”. Bai arrazoia, baina zein izan da kostua? Erantzuna ere argia da nire kasuan....”ze hilik dauden hainbat herri txiki, orain dela 20 urte ikusiko bazenitu?”. Beste eredu bat posible da.


3.- Enpresari eta langileen etsaiei buruzkoak: (Gizartea). Badirudi ez dagoela funtzionarioa izatea bezalakorik. Administrazioan lanpostu finko bat lortzea dela irtenbide bakarra eta pertsona gehiegiren ametsa. Enpresaria izatea ordea....inork nahi ez duen lana. Zertarako hainbesteko arrisku bat jasan? Zertarako hainbeste lan? Gainera gizartean duten irudi eskasa jasateko? Zerbait oso gaizki egin dugu. Hemen ere denetik dago, onak eta txarrak, baina horregatik ez daukagu zertan den dena zaku berberean sartu behar. “Klaseen” burruka apurtu beharra daukagu. Beste eredu bat posible da.


4.- Garapen eredu hau bukatutzat eman dezakegu (Enpresak, Administrazioa eta Gizartea): Orain artekoa gehiegikeri bat izanda krisi hau aukera on bat izan daiteke beste garapen eredu bat eraikitzeko. Badirudi krisi honen bukaera aurreko gehiegikeriara bueltatzen garenean konfirmatuko dela. Oker gabiltza, oker. Hau onartzea ezinbestekoa da eta horretarako denon arteko elkarrizketa ezinbestekoa da: Administrazioa, Enpresariak, sindikatuak, gizarte osoa (gehiengoa aurreko hiru agenteengatik horren urrun sentitzen dela kontutan izanik...). Ez litzateke txarra izango hasieratik onartzen hasiko bagina. Ez gara eta ez genuke beharko aurreko eredura bueltatzerik. Beste eredu bat posible da.


Beno, orain, woka honen antolatzaileei lan gogorra besterik ezin diegu opa. Badaukazue bai lana...

Twitter Zeuxa Taldea
About this blog
Blog de Zeuxa.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.

Recent comments
Re:Sobre Misiones olvidadas MaiteNZ 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas MaiteNZ 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas MaiteNZ 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas Anonymous User 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas Jordi 2010/06/07
« May 2009 »
Mo Tu We Th Fr Sa Su
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
 

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: