
Kitto, hemen da, badaukagu, berrikuntzaz aspertuta ondorengoaren aztarna. Ekintzailetasuna.
Egia esan badira hilabete batzuk askoren ahotan dagoen berba dela. Ohikoa den gisara, oinarrizko hitzaren inguruko neologismoak ez dira makalak. Euskaraz ezin izan ditut antzekotasunik aurkitu, nik uste, gaztelaniaz ere nahiko lan daukatelako “intraemprendizaje”, “interemprendizaje”, “empoderamiento” eta gainontzekoak ikasten.
Aurretik diot, berebizikoa deritzodala ekintzailetasun izpiritua bultzatu beharra. Pertsonaren askatasunaren hurrengo maila bat izan daiteke, norberaren lana norberaren erabakiekin kudeatu ahal izatea. Behar beharrezkoa, gaur egungo egoeran bakoitzak bere bitzitza aurrera ateratzeko zernolako lana sortzea. Baina hitzari zentzua aurkitu aurretik, hainbat norabidetatik hasi dira hitza bera saltzen, eta ez dakit ba ez garen berrikuntzarekin estropozu egin genuen harri berarekin eroriko. Dena da berrikuntza, edozer da berrikuntza, dena da ekintzailetasuna, edozer da ekintzaile izatea.
Nire uste apaletik, ekintzailetasunak badu ezinbestekoa zaion ezaugarria. Arriskua. Badira ordea hainbat mezu ekintzailetasuna edozein tokitatik sortu daitekela diotenak, eta erakunde kanoniko batetako proiektuari ere “intra-ekintzailetasuna” (barkatuko didazue neo-neologismoa) deitzen diotenak. Mesedez, ez ditzagun proiektuak eta ekintzailetasuna nahastu. Ez dago ekintzaile izpiriturik norberaren ondasunak edo pribilegioak, txikiak izanik ere, arriskuan ez badira jartzen. Zilegi da erakunde egonkor batetako postu eroso batetatik proiektu berri bati ekintzailetasun zentzua ematea, ondo irten edo ez hurrengo hilabetetan soldata ziurtatuta duzunean batez ere. Nik uste errespetu bat eskaini beharko diegula ideia batengatik bere ondasunak jokoan jartzen dituztenei.
Errespetua zor diegu. Eta serio asko hartzeko gauza da arlo guztietan. Pertsona hauek, zeukaten dena bere sinismenari eskaini diote, etorkizunari eskainiaz erabakitzeko ahalmen guztia. Zer dela eta derrepente hainbeste jakitun, ekintzaileei gauzak zer eta nola egin behar diren esanaz, beraien bizitzan erakunde magno horretatik irten gabe daudelarik?
Ezaguntzen ditut lan horretan aurretik ekintzaile moduan aritu direnak badabiltzatenak, eta nire errespetu osoa zor diet. Baina ez dut uste beraien burua jakituntzat saltzen duten askok inolako gaitasunik dutenik eskainitako errokarendako. Eta barkatuko didazue, baina ez dut uste hau berrikuntzaren mailako gaia denik. Azken finean, berritu, arlo ezberdinetan izanik, askok egin dezakete. Norberaren ondasunak arriskuan jarri eta bere proiektua aurrera ateratzeko konpromezua hartu, oso gutxik egin dute.
Azken finean, holako berba baten atzetik dirua dago eta horrek mugitu arazten du sistema guztia. Baina oraingoan behintzat, eskertuko nuke diru horri bereziki begiratzea. Azken finean, zerbait erakutsi ahal izateko ez dago experientzia norbere zainetan bizitzea modukorik. Arriskua zer den eta honek dituen inplikazioak ezagutzea modukorik.
Comentarios
josu (no verificado)
Dom, 12/04/2011 - 11:13
Enlace permanente
Re: Hurrengo berba. Ekintzailetasuna
Froga
Añadir nuevo comentario