Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera zeuBLOG Kudeaketa Minimalistaren Printzipioak
Dokumentu Akzioak

Kudeaketa Minimalistaren Printzipioak

Josu Ansola-(e)k egindaposted at 2007/08/02 09:06 Azken aldaketak 2007/08/03 04:44

Noizbait hitzegin dugu jada Kudeaketa Minimalistari buruz (hemen eta hemen) eta geroz eta hausnarketa sakonagoa egin, are eta konbentzituago gaude bere ontasunekin.

Honen konbentzituta izanik, lehenengo printzipio batzuk aipatzera ausartu gara. Lehen hausnarketa bat da eta eskertuko genituzke ideia hauek aberastuko dituzten ekarpenak. Ausardia guztiarekin, hona hemen lehen "burmuin jarioa":

1.- Paperak ito egiten du. Eta enpirikoki frogatuta dago. Geroz eta paper gehiago behar izan, zentzu gabeko burokrazian sartu garen pertzepzioa esponentzialki haziko da.

2.- Prozesu gehiago, lan gehiago. Batzutan ez gara guztiz ohartzen gure prozesu sisteman prozesu berri bat gehitzeak suposatzen duena. Orokortasunetik lan egiteak asko errazten ditu gauzak. 200 prozesu ingururekin lan egiten duten erakundeak ezagutzen ditugu, eta ez gara multinazionaletaz ari. Telefonoaren harrera prozesua ditxosozko aparatuak jo behar dituen tono kopurua zehaztuta...benetazko zorakeria izan daiteke. Mota honetako prozesuekin...gainera prozesuen eraginkortasuna neurtu beharra badaukagu...imagin dezakezue.

3.- Amaitu dezagun aldizkako bilerekin. Zuzendaritza taldeko asteroko bilera. Ba...agian ez da beharrezkoa, edo agian bai. Batzutan, zoritxarrez askotan, astero, hilabetero edo egunero planifikatutako bileren aurrean aurkitzen gara non...ez daukagu benetako mamirik. Baliteke aste batean 4 aldiz bildu behar izatea, eta hurrengo 4 asteetan, bat ez. Denogatik jakina da bilerek suposatzen duten "denbora lapurketa" (askok bai behintzat) eta zorrotzak izan behar gara beraiekin. 10 pertsonen ordubete 10 ordu dira benetan, ez dezagun ahaztu. Eta gainera, zuzendaritza talde osoaren denbora bada...biderkatu dezagun bakoitzaren orduko kostuagatik eta konturatuko gara zertaz ari garen. Baina kontuz, ez dugu esan nahi beharrezkoak ez direnik, baina beharrezkoa eta ohikoa ezberdintzen jakin beharra daukagu.

4.- Arduren hedatzea eta autonomia. Erabakitzeko, garatzeko eta koordinatzeko autonomia. Ardurak geroz eta hedatuagoak egon lan gutxiago suposatuko du kontrolak, egiaztatze prozesuak eta pertsona jakin batzuen (beti berberen) gehiegizko karga...Gaur egunean, edozein erakunderen arrakasta flexibilitatean datza, eta arduren zentralizazioak ez du batere laguntzen.

5.- Adierazle gutxiago baina garrantzitsuagoak. Batzutan, neurtzen eta datuak jasotzen benetako kudeaketan baino denbora gehiago igarotzen dugun pertzepzioa daukagu. Hau horrela bada, zerbait gaizki doa. Hobe da 3 adierazle on izan, ondoriorik ateratzea zailtzen diguten 17 izatea baino. Beno, hobe bakar on bat izan erdizkako 4 izatea baino. Badirudi den dena neurtu beharra daukagula eta telefonoak txirrina zenbat aldiz jotzen duen punturarte iritsi behar garela...Denbora galtze hutsa. Benetan garrantzitsua dena ahaztarazten digun denbora galtzea.

6.- Nor da ba kalitate arduraduna? Denak. Askotan, kalitate arduradunaren betebeharra denon atzetik ditxosozko erregistroak betetzen ditugula ziurtatzean dagoela dirudi. Erregistro guztiak txukun izatea baldin bada gure helburua, aurrera kalitate ardurekin. Baina gure helburua erakundearen hobekuntza bada, agian kolokan jarri beharko genuke lanpostu honen beharra, eta batez ere, horrenbeste erregistro sinatu beharraren beharra.

7.- Ez badugu berbera denbora gutxiagotan lortzen edo denbora berean gehiago lortzen, ez du ezertarako balio. Esaldi honek azalpen gutxi behar ditu, ez?

8.- IKTak eta Komunikazio asinkronoa. Ideiak edozein momentutan sor daitezke. Berez, badirudi erlajaturik gaudenean errazagoa dela ideiak izatea. Baina zoritxarrez, lasai gauden momentu horretan etorritako ideia hurrengo bilerarako erabat ahaztuta dago. Komunikazio asinkronoa  komunikazio sinkronoa bezain garrantzitsua da eta  IKTek prozesu hau errazten dute. Blogak, Foroak, WIKIak, prozesu hau errazten dute. Post-it-ek ere, egoki erabiliz gero, komunikazio sinkronoak ematen ez duen bizitasuna eman dezakete.

9.- Beti horrela egin badugu...zerbait ondo ez dagoen seinale da. Arrazoien hausnarketa baten eta hobetzeko ahalegin baten faltak (hobekuntzak aldaketa eskatzen du) beti gauzak era berean egiten dugunaren seinale da. Beti horrela egin dira eta kitto. Seinale txarra...

10.- Eredu eta metodologiak baliabide moduan, eta ez dogma moduan. Batzutan Eredu eta Metodologietan gehiegizko arreta jartzen dugu, beraien erabilgarritasuna ahaztuz eta hauen esklabu hutsak bihurtuz. Gure erakundean konzentratu beharrean Metodologian jartzen dugu arreta eta errealitatearen perspektiba guztia galtzen dugu. Hemen, aholkulariok izan dezakegun erruaz konsziente gara. Enpresa ahaztu eta Ereduan zentratzen gara, Eredua bera espetxe bihurtuaz, enpresa berak ihesari eman arte. Eredu edo Metodologia batek bizitza konplikatzen digun einean emaitza onik eman gabe, balio ez duen seinale...

11.- Pertsonak, ez automatak. Dena prozedimentatu eta automatizatu daitekela uste dugu eta oinarria pertsonengan dagoela ahazten dugu, pertsonak direla azken finean lana egin behar dutenak. Beraz, jarri dezagun arreta emaitzetan. Bakoitzak hoberena iruditzen zaiona egin dezala, beti ere oinarrizko minimo batzuk betetzen direla ziurtatuz, baina telefonoa hartzeko prozedimenduak ahaztuaz. Dagoeneko, argi dago, ezta?


Beno, momentuz behintzat, hau da dena, nahiz eta gehiago edo gutxiago izan daitezkela baztertzen ez dugun. Gure aldetik hausnarketarekin jarraituko dugu. Jakinaren gainean mantenduko zaituztegu.

Baina zuek...zer deritzozue?
Iruzkinen Detaileak

Iruzkin bat gehitu dezakezu beheko datu-orri betez. Testu laua formatuan.

(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
This helps us prevent automated spamming.

Twitter Zeuxa Taldea
About this blog
Blog de Zeuxa.

Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.

Recent comments
Re:Sobre Misiones olvidadas MaiteNZ 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas MaiteNZ 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas MaiteNZ 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas Anonymous User 2010/06/24
Re:Sobre Misiones olvidadas Jordi 2010/06/07
« September 2010 »
Mo Tu We Th Fr Sa Su
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
 

Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: