Zeuxa proiektuari ekin genionean bageneukan erakunde txikiei zuzendutako bokazio argia. Jaio ere horrela jaio ginen, enpresa txikiei beraien berrikuntza proiektuak garatzen laguntzeko asmotan.
Urteen poderioz ordea, suertatzen ziren aukera, proiektu eta estrategiek enpresa handiagoetara zuzendu gaitu. Momentuan ez genuen negozio eredu egoki bat. Ez genuen asmatzen enpresa txikiekin egindako lanaz bizitzen. Ez naiz errengarritasun eta mozkinez ari, bizi iraupenaz baizik.
Uda haseratik badabilkigu sustraietara bueltatzeko nahia buruan, eta abuztuak eskainitako etenaldiak ideiak argitzeko balio izan digu. Oraingoan prest egon gaitezke, haseran izandako ikusmira jorratzeko prest.
Hausnarketa honetan, gure inguruan daukaguna aztertu dugu. Debabarrenako egitura ekonomikoa aztertu dugu, herriz herri, baina egitura hau europa guztian errepikatzen dela ere ikusi dugu. Laburbilduz, hona hemen debabarreneko datu batzuk.

Bailara hontako komertzioa, erakunde publikoak eta pertsona bat edo biz osatutako erakundeak kontutan hartu gabe, enpresen %95a 3 eta 49 pertsonaz daude ostatuta. Konkretuki, datu absolututan 1.528 enpresa zeuden estratu honetan 2010. urtean (Eustat-en arabera).
Honek izugarrizko aukerak zabaltzen dizkigu, beti ere, eredu egoki bat aurkitzen badugu. Azken bi hilabeteak honetan jardun dugu eta lanean hasteko moduko zerbait izan badugu. Asko konturatuko lirateke dagoeneko sekretua kooperazioan datzala. Konturatu gu ere konturatu ginen, baina ez genuen beharrezko sendotasunez asmatzen.
Orain, errealitatearekin berresteko ordua iritsi da. Ea ba!
Add new comment