Aholkularitza

Aholkularitza hartzailearen helburuak lortzeko laguntza prozesu pertsonalizatu moduan ulertzen dugu.

ZXA Consulting arloa Kudeaketa mailan izan daitezken behar zehatzei erantzuten saiatzen da.

Gure experientziak, eredu, metodologia eta baliabide ezberdinen onurak ezagutzen lagundu digu. Dena dela, hauen ezartze artifizialak, errekonozimendu edo ziurtagiri bati lotuta izanik, hainbat kalte ekarrik ohi ditu. Hau dela eta, arau eta ziurtagiriei erantzun nahian sortu daiteken burokratizazio eta egitura artifizialetatik ihes egiten dugu, emaitzetara zuzendutako kudeaketa arin bat helburu izanik.

Laguntza prozesua haserako diagnosi eta beharren ezagutzatik hasten da. Ezagutza honek prozesuaren helburua zehazten lagunduko digu eta, hau ardatz izanik, jarraitu beharreko pausuak zehazten ditugu. Pausu hauek ordea, proiektua aurrera doan einean, aldaketak izango dituzte, beti ere ezarritako helburuari eta honek asetu nahi dituen beharrei jarraiki.

Lan honetan, "Agile Manifesto" oinarritzen den printzipioak hartzen ditugu kontutan. Manifestu hau software garapenera dago zuzenduta bere sorreran. Gu edozein proiektu motatarako moldatzen saiatu gara, beti ere, honek gordetzen dituen printzipioak edozein ekintza motari zuzenduta izan daitezkela sinistuta.

Manifestu originala Guk proposatutako egokitzapena
Pertsonak eta beraien arteko interakzioak, prozesu eta baliabideen gainetik.  Pertsonak eta beraien arteko interakzioak, prozesu eta baliabideen gainetik.
Funtzionatzen duen softwarea, dokumentazio zehatzaren gainetik. Emaitzak eta itxaropenen asetzea (bezero zein proiektuan murgidutako pertsonenak), dokumentazio zehatzaren gainetik.
Bezeroarekin elkarlana, hitzarmenen negoziazioaren gainetik.  Bezeroarekin elkarlana, hitzarmenen negozioazioaren gainetik. 
Aldaketei erantzuna, plan baten jarraipenaren gainetik.  Aldaketei erantzuna, plan baten jarraipenaren gainetik.
                                                                                                                                                                                                                                                                Konponbide eta soluzioen eskaintza, estandarren ezarpenaren gainetik.

Metodologia:

Metodologiari dagokionez, aholkularitza proiektuak Proiektuen Kudeaketa Arina-ren ikuspegitik planteatzen ditugu. Aurkikuntza prozesu bat dela esan genezake, proiektuetan pertsonen partaidetzak sortzen duen ziurgabetasuna ezinbestekoa dela ulertuta.

Honetarako, periodikoki berrikusiko diren zedarri jakin eta egiaztagarriak ezartzen ditugu (proiektuaren epeak kontutan izanik, baina inolaz ere hilabeteko epea baino gehiagokoak). Zedarri hauen betetze mailak proiektuaren jarraipenerako ikasketa baliagarria eskaintzen digu eta honen araberako egokitzapenak planteatuko dira proiektuan zehar. Iterazioetan oinarritutako kudeaketaz ari gara, aldaketa gauza positibotzat hartuaz, beti ere, emaitzen onurarako izanik.

There is currently no content classified with this term.