Berrikuntza

Nahiz eta jakinekoa dirudien, berrikuntzaz ulertzen duguna argitzen hasiko gara. Asko gara berrikuntzaz hitzegiten dugunak, hala ere, miloika pertsona eta milaka erakundek botatako definiziotan itoterik izango genuke.

ZEUXA-n, berrikuntza, gure ANTZEKOENGANDIK ezberdintzen gaituen eta nolabaiteko ABANTAILA SAKON bat eskaintzen duen edozein EMAITZA da.

Definizio honeki, nolabaiteko hiru baldintza ondorioztatzen ditugu:

EMAITZA:

Edozein emaitza, ukigarria zein ukiezina, baina edozein kasutan, nabaria.

ABANTAILA SAKONA:

Batzuk lehiakortasunaz arituko dira, beste batzuk, onura sozialetaz. Dena delakoa, garrantzitsua da abantaila honengatik bereiziko gara.

ANTZEKOAK:

Norberarendako berria dena ez du berrikuntza bat izan beharrik. Dena dela, ezin gara asmakizunei mugatu behar. Badakigu nor ari den arlo berean lanean eta honengandik bereizi behar gara.

 
Berrikuntza prozesu sistemiko moduan ulertzen dugu, non kausa-efektu erlazioak ez diren honen garbi nabari. Prozesu iteratibo bat proposatzen dugu. Jarraitzen ditugun fase ezberdinek aurrekoarengan eragina izanik etengabeko egokitzapen eta ikaste prozesua eragiten dutelarik. 
 
 
Erakunde bakoitzaren beharretatik hasita, berrikuntza zikloaren fase guztiak jorratzen saiatzen gara. Dena dela, prozesu guzti honetan gure gaitasunen limitazioez konsziente gara eta faseren bat beharrezko bermeaz erantzuteko gai ez garela ikusten badugu honetan lagunduko diguten pertsona zein erakundeak bilatzen ditugu. 

Produktu berrien diseinu eta garapena

Oharra: Bezeroekiko dugun konfidentzialtasun konpromezua dela eta ez dira proiektu zehatzak aipatuko.

Proiektuaren helburuak:

Produktu berrien garapenerako proiektuen definizio, planifikazio eta jarraipenean lagundu.