.png)
ZXA Technology arloa ezberdinak izan arren, erabateko erlazioa duten 2 planteamendutan oinarritzen da.
.png)
| Ekintzailetasuna | Garapen teknologikoen ezarpen eta merkaturatzea |
|---|---|
|
Oinarri teknologikoa duten enpresa proiektuen bultzada eta sendotzean laguntzen dugu, pertsona indibidualek bultzatutako zein erakundeen baitan sortutako ekintzailetasun proiektuak izan daitezkelarik. Askotan, ohikoa da profil tekniko batetik hasitako enpresa proiektu teknologikoak aurkitzea. Dena dela, sarritan, proiektu hauek kudeaketa mailako zein merkaturatze mailako gaitasunak behar izaten dituzte. ZEUXA-tik behar hauek asetu eta laguntzen saiatzen gara, talde orekatuak sortuaz, non teknologia eta ezagutza teknikoak kudeaketa eta merkaturatze gaitasunekin bateratzen diren. Enpresa proiektu berri orok izaten dituen zailtasunetaz konsziente izanik, epe luzeko kooperazio eta elkarlan erlazioak bilatzen ditugu, proiektuetan apustu eginaz eta emaitzetan parte hartzeko formulak planteatuz. EMAITZAK PARTEKATU = ARRISKUAK PARTEKATU |
Gauza berriak probatu, aztertu eta ikertzea gustoko dugu. Guk egiten dugunari eta gure kolaboratzaileek egiten dutenari balioa eransten dioten soluzioak bilatzen ditugu. Garapen teknologiko konkretuen ezarpenean laguntzen dugu. Adibide gisara, eta proiektuen kudeaketarako baliabide asko aztertu ostean, proiektuen kudeaketa arinean laguntzeko JIRA softwarea aukeratu dugu. ¿Zer dela eta JIRA, software proiektuetara zuzendutako garapena baldin bada? Ikuspegi honek gure zalantzak sortu zizkigun hasieran. Dena dela, bere parametrizazio gaitasunak, txostenak ateratzeko malgutasunak eta eboluzionatzeko ahalmenak berau aukeratzera eraman ginduen. Gainera, atzetik dagoen erakundearen ( Atlassian) sendotasunak ere lagundu zigun erabakia hartzeko orduan. Gaur egun, Proiektuen Kudeaketa Arina ezartzeko orduan erabiltzen dugu JIRA, nahiz barneko baliabide moduan, nahiz bezero eta kolaboratzaileetan metodologia hau ezartzerako orduan. Bukatzeko, asetu gabeko beharrei erantzun nahian, garapen teknologikoak identifikatu eta garatzen saiatzen gara. Gure bezero eta kolaboratzaileekin dugun harremanak hainbat behar identifikatzen laguntzen digu, ondoren garapen teknologiko zehatzen bidez asetu ahal izateko. Ez dugu profil teknikorik eta ez gara garatzaileak, baina gaitasun hauek bilatzen saiatzen gara, enpresa eta erakundeekin hitzarmenak eginaz. Beharretaz eta ezaugarri funtzionaletaz izan dezakegun ezagutzak hainbat proiektu teknologikoetan parte hartzen lagundu digu. |
Honako hauek dira lantzen ditugun arlo teknologiko garrantzitsuenak:
|
There is currently no content classified with this term.
Azken iruzkinak