Apple, Siri eta... kontuz datorrenakin

Gaurkoan zendu da Steve Jobs. Gaixotasun luze baten ondoriozko agurra izan da. Baina ez naiz gehiago luzatuko, sarean nahikoa dolumin aurki ditzazkegu eta.

Herenegun izandako aurkezpenari buruz aritzea nahiko nuke. Deskafeinatu, aspergarri eta antzeko adjetiboekin kalifikatutako keynote honi buruz. Zurrumurruak larregiak ziren. iPhone 5-aren esperoan sortutako zurrumurruak. Baina azkenean, badirudi ditxosozko aparatua aurkeztu ez izanak nolabaiteko frustrazioa eragin duela teknofiloen artean.

Niri ordea, keynote hortan nolabaiteko iraultza ekar dezaken zerbait izan dela iruditu zait. Siri sistemaz ari naiz. Badirudi denok daukagula ahotsez aginduta erantzuten duen mugikorren bat. Android, iPhone eta baita orain dela 10 urte kotxean daukaten bluetooth sistemari hitz eginez gero zerbait egiten duen sistema. Baina hor ez dago gakoa. Siri sistemaren aurkezpenean aipatzen duen esaldi hau ez da nolanahikoa:

"Ask Siri to do things just by talking the way you talk".

Ikerketa laborategietan teknologia honen garapen mailaz ez dakit asko. Baina makina batek hizkuntza naturala ulertzeko gaitasuna izugarrizko aurrerapena delakoan nago. Ez nahiz berrikuntzaz ari, iraultzaz baizik. Aurkezpenean dioten erdia izanik ere, ez litzateke makala izango. Ez dakit oso konsziente garen honek suposatzen duenaz. Ahots komandoak ikasi gabe makinak hizkuntzaz erabili ahal izatea ez da gaur egun erraz ikusi daitekenik.

Ez digute atzean 5 zenbakia duen aparaturik aurkeztu, baina ez dut uste prozesadoreen eta pantaila tamainen kontuan abantaila handirik lortu daitekenik gaur egun. Benetako ezberdintasunak softwarean daude. Aparatu horiek, dena delakoa izanik, zer egiteko gaitasunean dago lehiakortasuna. Baina noski, nahiago dugu aparatua mahai gainera atera eta nolabaiteko itxura eskaintzen digula ikustea barruan izan dezaken inteligentzia baino. Pixel eta resoluziotan neurtutako teknologiak etorkizun larria dauka, eta horren arabera neurtuz gero, garapen teknologikoak ez digu larregirik eskainiko. Hori bai dela pentsamolde deskafeinatua. Baina beno, bakoitzak bere lehiaren arauak jartzen ditu. Ikusi egin behar.

Gustora jasoko nuke gizaki eta makinen arteko komunikazioan ikertzen ari den pertsonaren baten iritzia.

Hurrengo posta

Qué es la Gestión Ágil de Proyectos

Gehiago »

Gehitu iruzkin berria