Jainko beharra

Azken egunotan bolo-bolo dabil Steve Jobs-ek Apple-eko zuzendaritza lagatzen dabela. Uztea bera bezain garrantzitsutzat jotzen da ordea erabaki honek izango duen eragina enpresaren etorkizunean. Batzuk, zalantzan ere jartzen dute etorkizun hau. Ez dago burtsak izan zuen portaera ikusi besterik.

Saltzaile bikainak dira Apple-ekoak eta erabiltzaile eta mundu guztiarengan nolabaiteko jainko bat sortu nahi izan dute. Orain ordea, bueltan dator emaitza. 

Dena dela, ez da erraza sinistea horrelako enpresa bat pertsona bakar batek egindakoaren arabera eraiki denik. Hola balitz, hanka-sartze antologikoa izango da Jobs jaunarena. Arrakastatsua baino zorigaiztoko kudeaketa.

Nere ustez, erabaki honen atzetik ondo pentsatutako estrategia bat dago. Jobs ez da erabat desmarkatuko eta Tim Cook edo dena delakoak protagonismoa hartzen duen bitartean egingo ditu bere agerraldi sorpresak, Apple-en izpiritua bizirik jarraitzen duela erakutsi nahian. Transizio puntu bat izango da, hurrengo jainkoaren pareko irudia sortu arte.

Egokiena, altare gabeko erakunde bat sortzea izango litzatekela dirudi. Baina munduak beste jainko bat eskatzen dio Apple-i. Etorkizunaren eztabaida baino Cook jauna Jobs-en parekoa izango den eztabaidatzen ari da mundua. Hau da jainko beharra.

Hurrengo posta

Obsesionados por los números

Gehiago »

Gehitu iruzkin berria