Skip to content

Enpresa kudeaketarako zerbitzuak

Oinarri tekonologikodun eta software enpresetan espezializatuak.Emaitzen lorpenera zuzenduta

ESTRATEGIA

Estrategia eta negozio ereduak

PLANIFIKAZIO ESTRATEGIKOA

Ikuspegi orokor eta parte-hartzaile batetan oinarritutako hausnarketa estrategikorako prozesuak dinamizatzen ditugu, langile, bezero, akzionista eta hornitzaileak bateratuz. 100 pertsonatik gora parte hartu izan duten prozesuak dinamizatu ditugu eta emaitzak merezi du.

NEGOZIO EREDUAK

Produktu zein zerbitzu berriendako negozio ereduen diseinuan laguntzen dugu. Baita momentu jakin batean ezarrita dauden negozio ereduak zalantzan jarri eta berrikusten. Negoio ereduak etengabe ari dira garatzen eta berebizikoa da bizirik mantentzea.

KUDEAKETA

Antolaketa egitura eta kudeaketa eredu berritzaileak
PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO KUDEAKETA SISTEMAK

Prozesutan oinarritutako kudeaketa batetik proiektuetan oinarritutako beste batera eboluzionatzen ari da kudeaketa. Enpresa egiturak egoera berri honetara egokitzea behar dugu, lan-talde multidisziplinarrak sortu eta proiektuen diseinu eta kudeaketa osoan parte hartzera bultzatuaz.

Proiektua oinarrizko lan esparrutzat hartzen duten kudeaketa sistema aurreratuak diseinatzen ditugu, beti ere emaitzen lorpenera zuzenduta. Adierazle garrantzitsuenen diseinutik helburuen lorpenera zuzendutako proiektuen diseinu eta ezarpenerarte lan egiten dugu.

BERRIKUNTZA

Berrikuntza eta nazioartekotze proiektuetarako finantziazioa

BERRIKUNTZA ETA NAZIOARTEKOTZE PROIEKTUEN FINANTZIAZIO ETA KUDEAKETA

Berrikuntza eta nazioartekotze proiektuen finantziazio aukera ezberdinak aztertzen ditugu.Proiektuen diseinuan lagundu eta finantziazioaren lorpenerako beharreko pausuak garatzen laguntzen dugu, dirulaguntzen eskaeratik garatutako gastu eta lortutako emaitzen zuriketaraino.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies