Skip to content

Industria eta gaitasunen arteko talka

Industria eta gaitasunen arteko talka

| 0 comments

Datuei begirada bat botatzea besterik ez dago. EAEn, langabetuen %70ak ez dauka derrigorrezko hezkuntza baino haratagoko ikasketarik eta ia bi langabetutik bat 40 urtetik gora eta ikasketarik gabekoa da.

Aspertuta izango zarete dagoeneko behin eta berriz errepikatu dudana.

Hau ez da arazo ekonomikoa. Enpresen jardueraren berraktibatzeak ez du arazo hau konponduko. Sintoma ekonomikoa izan arren, hezkuntza arazoa zen garai baten. Eta gaur, arazo soziala bihurtu da.

Enpresak, eta batez ere indartu nahi den industriak erritmo bizia dauka bere garapenean. Gure gizarteak ordea ezin dio jarraitu eta gaitasunen eskaintza eta beharren artean are eta tarte handiagoa sortzen ari da. Basque Industry 4.0 estrategia aurrera darrai. Beharrezkoa gainera aurrera jarraitzea. Baina paradoxa mundiala da. Enpresek garapen honetarako beharrezko gaitasunak aurkitu ezinda ibiliko dira, kanpoan hotz handia pasatuko duten pertsonak dauden bitartean.

Konponbide errazik ez dago. Are gutxiago epe motzera begira. Baina izan dezagun behintza epe ertainera ikuspegi apur bat eta ez gaitezen orain arteko harri berarekin trabatu. Felix Goñik zientziaren astearen hasieran esandakoak ez ditzatela zulo beltzen batek xurgatu.

Leave a Comment

You can use these HTML tags:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>

Límite de tiempo se agote. Por favor, recargar el CAPTCHA por favor.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies