Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Zerbitzuak Homologazioak
Dokumentu Akzioak

Homologazioak

Josu Ansola-(e)k egindaAzken aldaketak 2008/07/25 07:48

ZEUXA eta bera osatzen duten pertsonak kudeaketa arloan hainbat zerbitzu eskaintzeko homologatuak izan dira. Segidan, aitzatespen eta homologazio garrantzitsuenak aipatzen dira:

  • B+E Enpresa:

ZEUXA B+E enpresa bezala kalifikatua izan da INEM eta Ermuko Udalaren eskutik. Aitzatespen honek bere izaera berritzailea onartzen du.


  • HOBERA Metodologia:

Hobera  Enpresa Txiki eta Ertainei zuzenduriko hausnarketarako baliabide bat da.

Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatua da eta bere ezarpenerako aholkulari homologatuen laguntzaz baliatzen da. ZEUXA-k ekimen hau burutzeko aholkulari homologatuak ditu.


  • XERTATU Metodologia:

Xertatu:adi  ETE-ei beraien gizarte erantzunkizuna kudeatzen laguntzen dien baliabidea da. Era erraz baten, enpresa txiki eta ertainek, bere gizarte erantzunkizuna hobetzen lagunduko dien baliabideak eskaintzen dira, beti ere, ekonomi, gizarte eta ingurumenean duten eragina kontutan izanik.


  • Euskaliteko Ebaluatzaile Kluba:

ZEUXA-ko pertsona guztiak EUSKALIT-eko Ebaluatzaile Klubeko partaide dira eta  EUSKALIT-ekin  elkarlanean Kalitatezko Kudeaketari Euskal Sarira aurkezten diren erakundeen kanpo ebaluazioetan parte hartzen dute.


  • CMMI v1.2:

ZEUXA-n  SEI (Software Engineering Institute)  eta ESI (European Software Institute)-k  CMMI SCAMPI Clase A auditoriak burutzeko aholkulari homologatuak dauzkagu.


  • Bikain:

Bikain enpresa edo erakundetan euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketa aintzatesten duen eta Eusko Jarularitzaren eskutik ematen den zertifikatu ofizial, publiko eta dohainekoa da.

ZEUXA-n Eusko Jaurlaritza eta Euskalit-ek homologaturiko ebaluatzaileak gaude.


Plone CMS-arekin dabil webgune hau, kode irekiko eduki kudeaketa sistema

Gune hau hurrengo estandarretara egokitzen da: